L.V.P.

LVP talde independientea 80. hamarkadaren azkenaldera sortu zan, San Antonio auzoak jasaten zuen gizarte eta hirigintza utzikeriari erantzuna emanda, bertako etxebizitza batzuk delituzko ekintzetan ziharduten jendez bete zirenean.

1991. urtean hauteskundeetara aurkeztu ginen, herri bilera jendetsu batek erabakita, eta alkatetza lortu genuen 6 zinegotzi aterata. 20 urtetan zehar mantendu dugun alkatetza.

Azkeneko legealdian Udala osatzen duten 13-tik 10 zinegotzi izan ditugu, Etxebarriko auzotarrek talde honengan ezartzen duten konfiantzaren seinale.

Konfiantza horri, konpromezu, entzute eta kudeaketa ahalmen dosi handiekin erantzuten diogu.

ZERK BEREIZTEN GAITU?

 
Independienteak izatea da gure ezaugarri nagusia. Ez ditugu “alderdi politikoen goi hierarkiak”obeditu ez eta ezartzen dituzten erritmoak jarraitu behar, bere “udal ekintzei” irizpide eta jokabideak inposatzen dizkietenak.

LVP osatzen dugunak “Etxebarrin bizi” garen jendea gara, pertsona konprometituak, gure auzotarren bizi kalitatea hobetzeko ardura gure gain hartu nahi dugunak. Ez diegu interes pertsonalei ez eta “tranpolin politikoei” jaramon egiten.

Talde irekia gara, edozein herritar sar daiteke eta parte hartu, betiere bere helburua gure herria hobetzea baldin bada.

Eredu parte hartzailea jarraitzen dugu, lan eta eztabaida talde desberdinekin: asanblada orokorra, foroak, hilabeteroko batzarrak eta batzordeak. Egitura honetatik, Batzorde Informatibo eta Osoko Bilkuretan eztabaida eta onespenerako aurkezten diren ekimenak sortzen dira.